Bilboko uda liburutegiak

Eskulaneko tailerrekin jarraitzen dugu Bilboko uda luburutegietan, hemen argazki batzuk uzten dizkizuegu!

Anuncios

Lur-Ikara Kabaret: ikuskizuna eta kritika soziala

‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe-k kale antzerki-foro hau antolatu dute, umorea eta musikaren bidez kritika soziala egiten duena. Ekainaren 1ean izango da, Basaurin, eguerdiko 12:30etan.

‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe EGK-k Lur-Ikara Kabaret ikuskizuna eskainiko duten doan, zeinek ironia eta umore subertsiboa erabiltzen duen egungo gizarteari kritika egiteko.

Inor epel utziko ez duen ekintza kolektibo honek hamaika galdera sozial lantzen ditu zuzeneko musikaren bidez. Pantzart eta Bihotzerre konpainiek sortutako eta Mugarik Gabek ekoiztutako antzerki-foro honen abiapuntua hau da: mundua mugiarazten duen ekonomia, barrutik ateratzen den energia, jan eta kontrako eztarritik joaten zaiguna, zaintzak, etab.

Pantzart eta Bihotzerre konpainiek kabaretaren lengoaia aukeratu dute, antzerki politikoarekin duen loturagatik, bere ausardiagatik eta kantak eta interpretazio teknikak uztartzeko egitura malgua esaintzen duelako. Horiei esker, publikoan abesteko eta dantzatzeko gogoa piztuko du eta jezarlekuan geldik egotea zaila izango da. Lur-Ikara Kabaretaren lanean umorea funtsezko osagai bat da. Antzezlana gaztelaniaz egiten dute, euskarazko aipuak ere sartuz.

Ekitaldi hau ‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainaren ekintzen barruan kokatzen da. Kanpaina honek garapen eredu neoliberalaren aurreko alternatibak aztertu eta ikusgai egiten ditu eta Marienean ospatu den ikastaro bat ere antolatu du, bizitza jasangarrien aldeko alternatibei buruzkoa.

Noiz: Larunbata, Ekainak 1
Ordua: 12:30
Lekua: Solobarria Plaza (Basauri)
Doan

20 urteurrena!

Gizarte inklusibo baten alde!
Keima Animazioak bere 20 urteurrena ospatzen du. EGON ZAITEZ ADI URTE HONETAN ZEHAR!

¡Por una sociedad inclusiva!
En Keima Animazioa celebramos nuestros 20 añitos. ¡ESTATE ATENTA/O A LO LARGO DE ESTE AÑO!