“Neurriak hartzen baditugu? – ¿y si tomamos medidas?”

“Neurriak hartzen baditugu? – ¿y si tomamos medidas?” erakusketa ikusgai egongo da azaroaren 1etik abenduaren 28ra Urkixo eta San Nikolas metro-irteeretan
Ostegun honetan, azaroaren 1ean, inauguratuko da Mugarik Gabeko Ekonomialariak taldeak Bilboko metroan jarriko duen erakusketa, “Neurriak hartzen baditugu? – ¿y si tomamos medidas?” izenekoa. Horren bidez, eredu ekonomiko zuzenagoa jarri nahi dute ikusgai, pertsonak eta planeta ardatz dituena. Horretarako, argibide-panelak jarriko dituzte, gai hauei buruzkoak, besteak beste: giza eskubideak enpresa-jardunean, desberdinkeria eta ingurumen-iraunkortasuna.
Erakusketa ia bi hilabetez egongo da ikusgai. Azaroaren 1etik 30era bitartean Urkixo metro-irteeran egongo da (Indautxun), eta abenduaren 1etik 28ra San Nikolas metro-irteeran (Zazpikaleak). Gainera, erakusketak QR kodea ere izango du eta horri esker panelak online ikusteko aukera egongo da. Kodea erakusketako lehen panelean aurkituko duzue.
Bi hilabete hauetan, goazen denok metrora, erakusketa ikustera!
La exposición “Neurriak hartzen baditugu? -¿y si tomamos medidas?” estará desde el 1 de noviembre al 28 de diciembre en las salidas de metro Urquijo y San Nikolas
Este jueves 1 de noviembre se inaugura la exposición de Economistas Sin Fronteras en el metro de Bilbao, que bajo el título “Neurriak hartzen baditugu? -¿y si tomamos medidas?” pretende mostrar un modelo económico justo y que ponga en el centro a las personas y el planeta. Para ello, se utilizan paneles explicativos e ilustrativos que tratan temas como los derechos humanos en la acción empresarial, la desigualdad o la sostenibilidad ambiental -entre otros-.
La exposición tendrá una duración de casi dos meses: del 1 al 30 de noviembre estará expuesta en la salida de metro Urquijo –Indautxu- y del 1 al 28 de diciembre estará en la salida de metro San Nikolas –Casco Viejo-. Además, esta exposición tendrá un código QR a través del cual se podrán visualizar esos paneles de manera online. Este código lo podréis encontrar en el primer panel de la exposición.
En estos dos meses, ¡todo el mundo al metro a ver la exposición!

Anuncios

Nueva sección en el boletín de REAS

ekosol Berriak-ek atal berria estreinatzen du, “Feminismoz Blai!”, Ekonomia Solidarioko erakundeetan garatzen den lan feminista ikusarazteko eta ekonomia solidario eta feminista baten eraikuntzan aurrera jarraitzeko tresna legez jaio dena.

Sail honetan, feminismoa alternatiba ekonomikoekin lotzen duten berriez gain, gure erakundeek burutzen dituzten jarduerak eta izaera feminista argia duten jarduerak nabarmendu nahi ditugu, hala nola, genero bereizkeria eta desparekotasunak gainditzea, erakundearen barnean feminismoa eta genero ikuspegiaren transbertsalitatea sustatzea edo emakumeen ahalduntzea bultzatzea.

Ekonomia Solidario eta Feministari lotutako zure erakundearen jardueraren bat azpimarratu edo berri edota artikuluren bat idatzi nahi baldin baduzu, reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera bidal ezazu mesedez.

Anima zaitezte! REAS Euskadi denon artean eraikitzen dugu.

ekosol Berriak estrena una nueva sección “Feminismoz Blai!” que pretende ser una herramienta con la que visibilizar el trabajo feminista que se realiza en las organizaciones de la Economía Solidaria y con la que continuar avanzando en la construcción de una economía solidaria y feminista.

En esta sección, además de noticias que vinculan el feminismo con las alternativas económicas, queremos destacar aquellas actividades que realizan nuestras organizaciones y que tienen un marcado carácter feminista y que, entre otras, están orientadas a superar las desigualdades y discriminaciones de género, promueven la transversalización de la perspectiva de género y el feminismo en lo interno de la organización o que tienen como objetivo impulsar el empoderamiento de las mujeres.

Si quieres destacar alguna actividad de tu organización o escribir una noticia o artículo vinculado con la Economía Solidaria y Feminista háznoslas llegar a reaseuskadi@reaseuskadi.net

¡Animaros! Entre todas construimos REAS Euskadi.